XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oihanaz beste aldean Hegats Luze gaztea itxadoten zegokien lau zaldiekin.

Hitzik esateke, zaldien gainera igon eta handik urrundu ziren.

Herritxoa ez zegoen oraino aski populaturik, baina astero familia berri bat edo bi etortzen zen bertara.

Behiak zelai berdeetatik baurrez ari ziren eta basetxeetan ez ziren oraindik iltzeen, oholen eta mailuen hotsak amaitu.

Tabernatxo bat ere ba zen han.

Joe MacTolle-k, harotzak, herria izateko asmoa zuenaren sarreran, zurezko xartel pintatu berri bat jarri zuen: New Barrenbury.

Ez zen, egia esateko, artezko obra bat, baina inork ez zion kontuan hartu N haren lerro okerra aldrebes jarria zegoela honetan guztiek hark bezanbateko eskola zutela adieraziz eta mundu guztiak pozez gainezka hartu zuen hura.

Denboraz Saloon dotore bat izatera helduko zela uste zúen tabernaren jabeák whisky pixka bat honela deitzen zuen berak behintzat zerbitzatzen zion Samuel Black zaharrari.

Oso xarlaria zen agure hura eta herrira bizilagun berri bat zetorrenean ez zuen parada hura galtzen tabernan whisky dzangada bat edo biren truke komantxeen istorioa kontatzeko.

Mila xehetasunez kontatzen zuen dena, bera hantxe egon balitz bezala, mundu guztiák indiar guztiak hil zitzaten arte bere gurditzarretik ez zela irten ondoegi jakin arren.